Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Gaztelu
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-07-02;Gazteluko kobazulo historikoetatik barrena bidaia

Gazteluko kobazulo historikoetatik barrena bidaia

asier imaz

Herriko Elkarteak iragan igandean Gazteluko kobazuloetatik barrena Ibilbide Historikoa antolatu zuen.

Angel Navas gidari zutela 08:30ean Elkartearen atarian bildu ziren 15 lagun inguru jakinmina hasetzeko asmoz. «Linternak eta kaskoak hartu eta bertatik abitu ginen kobazuloen magia ezagutzera. Kobazulo batzuetatik ibili ginen eta nola ez, Txispiri kobazuloa ere bixitatu genuen. Angel Navasek ondo azaldu zizkigun garai bateko bizimodua; ehiza nola egiten zuten, nola babesten ziren, sua nola egiten zuten...»

Txispiri kobazuloa

Txispiri kobazuloaren barnean garai bateko bizimoduaren berri jasotzeaz gain, bere garrantzi historikoaz hitz egin zien Angel Navasek, «aztarnak aurkitu baitzituzten bertan». Ibilbidea amaitzeko Herriko Elkarteak bazkaria antolatu zuen.

Elkarteko kideak gustura agertu dira adin ezberdinetako jendeak emandako erantzunarekin eta eskerrak eman nahi izan dizkiete.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.