
2007-07-02 | 13:20:44
kirolak
Joxe Gabirondok irabazi du Gipuzkoako Sega Txapelketa
Bigarren, Andoni Goikoetxea gazteluarra izan da eta hirugarrena 'Urki' orendaindarra
Atzo Larraizko zelaietan jokatu zuten Gipuzkoako Sega Txapelketa lau finalistek. Irabazlea Gazteluko Joxe Gabirondo izan zen, 3.048 kilo moztu zituelarik. Hasiera-hasieratik nagusitu zen iazko txapelduna eta erraz irabazi zuen, bigarrenak baino 100 kilo gehiago moztuz.
Adinez nahiz eta zaharrena izan, "ez zuen espero". Hirugarren egitera joan zela aitortu zuen. Orain Euskal Herriko Txapelketan lehiatuko da eta Europako Txapelketarako ere sailkatuko da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.