
2007-06-11 | 11:18:55
Sega
Gazteluarrak, Gipuzkoako Txapelketan jaun eta jabe
Gabirondo eta Goikoetxea izan dira lehena eta bigarrena
Zizurkilen atzo jokatu zuten Gipuzkoako Sega Txapelketa. Azkartasuna eta txukuntasuna baloratzen diren saio honetan Joxe Gabirondo gazteluarra izan zen lehena, 7 minututan eginda. Bigarren, berriz, Goikoetxea izan zen, 7 minutu eta 43 segundurekin.
Bi kanporaketa jokatu dituzte eta bakarra geratzen da lehen fasea bukatzeko. Bi jardunaldiren ostean honela dago sailkapena: Gabirondo eta Ormaetxea daude lehen postuan. Atzetik Goikoetxea eta Alkorta eta azkenik Arteaga. Gasteizen datorren igandean Euskal Herrikoan ariko dira: Goikoetxea ere sailkatu zen larunbatean, eta datorren igandean Gabirondo, Goioaga eta Alkorta neurtuko dira, lehen faseko azken kanporaketan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.