Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Gaztelu
2008ko urriak 6, Astelehena

2005-09-24 | 15:46:04

Joxe Mari Aranalde idazle, bertsozale eta euskaltzale gazteluarra zendu da

Etzi izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 17:30ean, jaioterrian

Joxe Mari Aranalde apaiza hil da. Saiakera idazle, bertsozale eta ikertzaile eta euskaltzale, Gaztelun jaio zen 1933. urtean. Asko idatzi zuen bertsolaritza eta bertsolariei buruz, eta baita haien inguruneaz ere; gainera, askotan izan zen gai jartzaile. Euskara sustatzeko hainbat ekimenetan ere parte hartu zuen. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-ko kolaboratzaile ere izan zen, igandetan Uzturretik sailean, hain zuzen ere.

Nikolas Ormaetxea ’Orixe’ idazlearen iloba, apaiza, urte askotan Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan irakasle izana, baina, bereziki, euskaltzalea eta bertsozalea zen Joxe Mari Aranalde.

2004ko udaberrian Bertsolari aldizkarian Pako Aristik egindako elkarrizketan esaten zuenez, etxetik sortu zitzaion bertsoarenganako lilura.

1958an egin zuen bertsozale huts izatetik mundu horretan gehiago murgiltzeko jauzia: Aramako (Gipuzkoa) apaiz zela Ordiziako euskal jaietako bertso saioan epaimahaikide izateko deitu ziotenean. Harrezkero, askotan ibili zen bertsoak epaitzen zein gaiak jarriz saioak gidatzen.

Xalbador bereziki miresten zuen, eta bertsolari baxenafarrari buruz gehien ikertu eta idatzi duena izan da. Honakoa da Aranalderen bibliografia:

* Xalbador. (1998, Auspoa-Sendoa)
* Bihotzak dion hura (1999, Auspoa-Sendoa)
* Bertso kontuak (1999, Auspoa-Sendoa)
* Xalbador pertsularia. (1999, Auspoa-Sendoa)
* Xalbadorren barrua. (2001, Auspoa-Sendoa)

Aranalderen aldeko hileta elizkizuna etzi, astelehenean, izango da, 17:30ean, haren jaioterrian.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.