Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Gaztelu
2008ko urriak 6, Astelehena

Azken ordukoak

2007-07-02 | 13:20:44

Joxe Gabirondok irabazi du Gipuzkoako Sega Txapelketa

Bigarren, Andoni Goikoetxea gazteluarra izan da eta hirugarrena 'Urki' orendaindarra

Atzo Larraizko zelaietan jokatu zuten Gipuzkoako Sega Txapelketa lau finalistek. Irabazlea Gazteluko Joxe Gabirondo izan zen, 3.048 kilo moztu zituelarik. Hasiera-hasieratik nagusitu zen iazko txapelduna eta erraz irabazi zuen, bigarrenak baino 100 kilo gehiago moztuz.

Ez du erantzunik

2007-06-11 | 11:18:55

Gazteluarrak, Gipuzkoako Txapelketan jaun eta jabe

Gabirondo eta Goikoetxea izan dira lehena eta bigarrena

Zizurkilen atzo jokatu zuten Gipuzkoako Sega Txapelketa. Azkartasuna eta txukuntasuna baloratzen diren saio honetan Joxe Gabirondo gazteluarra izan zen lehena, 7 minututan eginda. Bigarren, berriz, Goikoetxea izan zen, 7 minutu eta 43 segundurekin.

Ez du erantzunik

2007-05-31 | 18:49:44

Emakume bat hil da auto istripuan Gaztelun

Gaztelun emakume bat hil da gaur auto istripuan, N-110 errepidean, bi autok aurrez aurre jo ondoren. Anbulantzia iritsi denerako, hilda zegoen. 17:30ak aldera izan da ezbeharra, eta ordu eta erdira errei bat artean itxita zegoen. 32 urte zituen emakumeak eta Idiazabalgoa (Gipuzkoa) zen

Ez du erantzunik

2006-02-20 | 20:57:13

Apartamentu babestuak eta gizarte zentroa inauguratuta

Herenegun egin zuten balioanitzeko zentroaren inaugurazioa; 6 plaza izango dituzte apartamentuek, eta gizarte zentroa helduak elkartzeko gune izango da

Apartamentuen helburu nagusia pertsona helduei bizilekua eta arreta eskaintzea izango da, eta gizarte zentroa, berriz, elkartzeko gunea izango da, non ikastaroak, hitzaldiak eta jolasak bezalako jarduera sozialak antolatuko dituzten.

Ez du erantzunik

2005-09-24 | 15:46:04

Joxe Mari Aranalde idazle, bertsozale eta euskaltzale gazteluarra zendu da

Etzi izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 17:30ean, jaioterrian

Ez du erantzunik

Everest mendira bidean, Jon Goikoetxea

2004-04-14 | 17:46:05

Everest mendira bidean, Jon Goikoetxea

Munduko mendirik garaienaren bidean da Jon Goikoetxea, 'Boli', gazteluarra. Everesteko (8.848 metro) gailurra igoko du hegoaldetik. Josu Feijoo mendigoizalea izango du bidailagun. Maiatzaren amaieran gailurrean izatea espero dute. Igandean hartu zuen 'Boli'-k Everesterako bidea.

Ez du erantzunik

Patxi Navas: "Elkarbizitzarako beharrezkoa da zubiak eraikitzea, ez paretak"

2003-12-29 | 14:09:20

Patxi Navas: "Elkarbizitzarako beharrezkoa da zubiak eraikitzea, ez paretak"

Gazteluko alkatea den Patxi Navasi elkarrizketa, biharko alean

Maiatzeko hauteskundeak izan zirenetik gaur egun arte Gaztelun egon diren aldaketen inguruan mintzatu da Navas, Hitzak eginiko elkarrizketan. Bihar argitaratuko den elkarrizketa horretan, azken sei hilabeteetan Gaztelun egindako lanaren inguruko ikuspegia azalduko du Navasek: herrian egingo den kultur etxe berria, auzolanak, harrobia... ere aipatzen ditu elkarrizketan zehar.

Ez du erantzunik

Agenda

Ikastaroak

Euskara ikastaro etorkinentzat
TOLOSA, Kultur Etxea - 2008-09-15

Erakusketak

argazki erakusketa
HERNIALDE, Hernialdeko ostatuan - 2008-08-30

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.