Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Gaztelu
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-05-05 | 12:07:40

Jon Goikoetxea, 'Boli', mendizalea matxinatu talde baten esku egon da

Indonesian zegoen Gasteizeko Jon Feijoorekin, Carstensz piramidetik jaisten

Momentu honetan Balin daude. Ibartarra hilaren 11n bueltatuko da etxera. "Lasai gaude orain, ez genuen uste berria zabalduko zenik", adierazi diete mendizaleek euren senideei. "Boli" ibartarra eta Feijoo gasteiztarra zaborrontzi batean egon dira bi egunez matxinatuen talde baten esku. Apirilaren 30ean iritsi ziren Carstensz piramidearen tontorrera eta jaisterako bidea gaizki hartu zuten, urre mina bateranzko debekatutako bide bat hartuz.

Ez du erantzunik

Ramon Otegik bere anaiaren marka haustea lortu du

2008-11-17 | 17:16:43

Ramon Otegik bere anaiaren marka haustea lortu du

Atzo saiatu zen marka hori hobetzen: Uliko aterpetxeraino korrika igotzea zen proba

1990. urtean egin zuen Luis Marik ibilbide bera eta 43 minutu eta 35 segundotan egin zuen.

Ez du erantzunik

2007-07-02 | 13:20:44

Joxe Gabirondok irabazi du Gipuzkoako Sega Txapelketa

Bigarren, Andoni Goikoetxea gazteluarra izan da eta hirugarrena 'Urki' orendaindarra

Atzo Larraizko zelaietan jokatu zuten Gipuzkoako Sega Txapelketa lau finalistek. Irabazlea Gazteluko Joxe Gabirondo izan zen, 3.048 kilo moztu zituelarik. Hasiera-hasieratik nagusitu zen iazko txapelduna eta erraz irabazi zuen, bigarrenak baino 100 kilo gehiago moztuz.

Ez du erantzunik

2007-06-11 | 11:18:55

Gazteluarrak, Gipuzkoako Txapelketan jaun eta jabe

Gabirondo eta Goikoetxea izan dira lehena eta bigarrena

Zizurkilen atzo jokatu zuten Gipuzkoako Sega Txapelketa. Azkartasuna eta txukuntasuna baloratzen diren saio honetan Joxe Gabirondo gazteluarra izan zen lehena, 7 minututan eginda. Bigarren, berriz, Goikoetxea izan zen, 7 minutu eta 43 segundurekin.

Ez du erantzunik

2007-05-31 | 18:49:44

Emakume bat hil da auto istripuan Gaztelun

Gaztelun emakume bat hil da gaur auto istripuan, N-110 errepidean, bi autok aurrez aurre jo ondoren. Anbulantzia iritsi denerako, hilda zegoen. 17:30ak aldera izan da ezbeharra, eta ordu eta erdira errei bat artean itxita zegoen. 32 urte zituen emakumeak eta Idiazabalgoa (Gipuzkoa) zen

Ez du erantzunik

2006-02-20 | 20:57:13

Apartamentu babestuak eta gizarte zentroa inauguratuta

Herenegun egin zuten balioanitzeko zentroaren inaugurazioa; 6 plaza izango dituzte apartamentuek, eta gizarte zentroa helduak elkartzeko gune izango da

Apartamentuen helburu nagusia pertsona helduei bizilekua eta arreta eskaintzea izango da, eta gizarte zentroa, berriz, elkartzeko gunea izango da, non ikastaroak, hitzaldiak eta jolasak bezalako jarduera sozialak antolatuko dituzten.

Ez du erantzunik

2005-09-24 | 15:46:04

Joxe Mari Aranalde idazle, bertsozale eta euskaltzale gazteluarra zendu da

Etzi izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 17:30ean, jaioterrian

Ez du erantzunik

Everest mendira bidean, Jon Goikoetxea

2004-04-14 | 17:46:05

Everest mendira bidean, Jon Goikoetxea

Munduko mendirik garaienaren bidean da Jon Goikoetxea, 'Boli', gazteluarra. Everesteko (8.848 metro) gailurra igoko du hegoaldetik. Josu Feijoo mendigoizalea izango du bidailagun. Maiatzaren amaieran gailurrean izatea espero dute. Igandean hartu zuen 'Boli'-k Everesterako bidea.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Mendi irteerak

Pirinioetara
TOLOSA, - 2009-06-27

Erakusketak

argazki erakusketa
HERNIALDE, hernialdeko ostatuan - 2009-06-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.